Get in on this viral marvel and start spreading that buzz! Buzzy was made for all up and coming modern publishers & magazines!

Fb. In. Tw. Be.
Novedades
Hot
Trending
Nsfw
/Magazine /Entrevistas /IGOTZ `HOFE´: “publikoak nire abestiak jakiteak negargura eman zidan”

IGOTZ `HOFE´: “publikoak nire abestiak jakiteak negargura eman zidan”

“No lo sé” euskaraz “ez dakit” da. Baina, Igotz Mendezek orain arte izan duen arrakasta jakin badaki. 17.000 bisita baino gehiago lortu ditu YouTube plataforman gaur egun arte bere abestirik arrakastatsuena izan denarekin “No lo sé” izena duena. 21 urteko gazteak 2017an egin zuen debuta YouTuben, trap musika generoko bere lehen abestia publikatuz “Dali” izena duena. Urte artatik orain arte, beste hamar abesti gehiago argitaratu ditu. Supernova bat bezala hazi da Igotz, eta konkretuki, hau da bere azkenen abestia, duela gutxi argira atera duena, “Supernova”. Bi urtetan hamaika abesti ateratzea ez da erraza inorentzat. Talentu, lana, indarra eta gogoa behar dira horretarako, musikaren munduan arrakasta lortzea oso zaila baita. Igotzen lanak bere konpentsazioa  eduki du. Bere abesti batek “Not for me” esaten du, hau da, “ez da niretzako”, baina berarentzako bai izan dela orain arte izandako arrakasta, merezita gainera.

Harrigarria “No lo sé” abestiarekin gertatu dena, ez?

Badakizu abesti batek sentsazio berezi bat transmititzen dizunean? Lehen aldiz entzunda badakizu  abesti hori gustukoa izango dela. Niri abesti honekin hau gertatu zitzaidan. Egia da hainbesteko ongietorria ez nuela espero, oraindik artista txikia bainaiz, baina banekien ingurukoei gustatuko zitzaiela. Estudiotik atera nintzenean pozik eta arro nengoen, lagunei erakusteko gogo handiekin.

2 urte baino gehiago daramatzazu musikaren munduan. Zein izan zen zure motibazioa  honi hasiera emateko?

Egia esan lehenago hasi nintzen, 15 urte nituela. Sarean eskegita zeuden bideo guztiak borratu nituen eta kalitate handiagoko etapa bat hastea erabaki nuen. Nire YouTube kanal propioa ireki nuen eta buruan nituen ideiei forma ematen hasi nahi nuen. Nik uste hau adinaren kontu bat izan zela. Gazteagoa nintzenean ez nuen musika hain era profesionalean ikusten eta nagusiagoa egiterakoan gauzak aldatu behar nituela sentitu nuen. Heldutasunarekin dauka zer ikusia pixka bat.

Musika era serioago batean hartzeak aldaketak ekarri ditu zure bizitzan?

Ez hain beste, nire bizimodua nahiko antzekoa da. Egia da batzuetan denbora falta sumatzen dudala eta ikasketak eta musika bateratzea zaila egiten zaidala. Gainera, bideoklipak grabatzeko taldea eta abestiak produzitzeko estudioa  Nafarroan daude, beraz bidai gehiago egiten ditut bai. Hala ere, momentuz daukadan bizimodua oso berdina da gauza gutxi batzuk kenduta. Baliteke egunen batean arrakasta lortzea eta gauzak erabat aldatzea,  baina ez dut uste gertatuko denik.

Kontzertuak momentu magikoak dira. Zein datorkizu burura “kontzertu” hitza aipatzen dudanean.

Duela urte bat inguru, martxoaren 15an kontzertu bat egin genuen Madriletik etorri ziren bi lagunekin eta nirekin. Kontzertu horrek garrantzi handia du niretzat ez nuelako hainbesteko jendetza espero eta gainera, nire abestiak abesten zituzten. Eszenatokira igo nintzenean eta ikusleak oihuka hasi zirenean izugarrizko adrenalina sentitu nuen. Lagun eta ezagun mordoa hurbildu ziren kontzertura eta honek eman zidan gorakada itzela izan zen. Gogoratzen naiz nola publikoari mikrofonoa bota nion eta abestiak abesten jarraitzen zutela. Oraindik ere, hau gogoratzeak motibatu egiten nau.

Musikari berria izanik gainera.

Bai hori da, txikia zarenean ez duzu ezer espero, eta honelako sorpresak jasotzen dituzunean benetan asko pozten zarela. Berria izanda publikoak nire abestiak jakiteak negargura eman zidan

“Te doy sin que me pidas porque yo soy la ama, te quiero ver arriba ya sé que vas a triunfar, ya sabes que te quiero aunque me hagas llorar, te pongo las tiritas yo soy la ama”. Zure amari dedikaturiko abestiaren parte bat da hau. Harreman ona duzuela dirudi.

Bai, guztiz. Nik abesti hau egin nuen amarekin oso harreman estua daukadalako eta asko maite dudalako. Amak niregan daukan influentzia oso handia da, bai musikan eta bai bizitzan. Horregatik abesti horren ideia sortu zen nik amaren egoeran jarri nahi nuelako, eta  pasa dugun guztiagatik eskerrak eman nahi nizkion. Berarentzat opari bat bezala izan zen eta ilusio handia egin zion. Berarekin oso konfiantza estua daukat eta abesti hau bereziki, gehien gustatzen zaidan abestienetariko bat da.

Zure amaz gain, badaukazu beste influentziaren bat? Beste artista, lagun edo ideia bereziren bat?

Nire inguruan dagoen guztiak influentziatzen nau. Azkenean ikusten dudan guztiak, irakurtzen dudan zerbaitek, momentu konkreturen batean sentitu dezakedanak… denak dauka influentzia. Ez daukat lan egiteko modus operandi bat, zerbait sentitzen badut ordenatu egiten dut eta honekin lanean hasten naiz.

Diru faltak musikarekin jarraitzeak oztopa dezake eta hau frustrazio handia da artista hasiberri batentzako”

Zure YouTubeko bideoklipak oso landuak daude. Ez da diru koste handia artista hasiberri batentzako, honelako kalitatezko bideoklipak ekoiztea?

Bueno lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiet Asier eta Liami, hauek komunikazio audiobisuala ikasten duten bi ikasle dira eta bideoklipen inguruan izugarrizko laguntza ematen didate. Ia bideo guztiak haiek eginak dira eta zorte handia daukat beraiekin lan egin ahal izateaz. Gainera, niri zinema asko gustatzen zait eta orduan hirurak elkarrekin lan egiten dugunean oso gustura gaude. Haiek badakite zeintzuk diren nire gustuak eta nik badakit haiek zer nahi duten, beraz elkarlan bat dago gure artean. Azkenean mundu honetan kontaktuak eta lagunak izatea beharrezkoena da, horrelako mesedeekin hasten baitzara gorantz joaten. Bestela, diru asko behar duzu gauzak aurrera ateratzeko eta askotan ezinezkoa bilakatzen da pertsona askorentzat, nahiz eta oso artista onak izan. Diru faltak zurekin akabatu dezake eta hau frustrazio handia izan daiteke artista hasiberri batentzako.

Artista txikiez aprobetxatzen diren enpresa edo pertsona asko daude?

Bai, eta alderantziz ere bai. Askotan argazkilari edo produktore askok ez dute merezitako ordaina jasotzen. Artista askok protagonismo guztia daukatela uste dute, baina ez dira ohartzen kameraren atzean dagoen pertsona  lanean dagoela. Musikan, beste leku askotan bezala, handiak txikia zapaltzen du eta bokaziozkoak diren lanbideak gutxiesten dira. Niri pertsonalki nazka ematen dit jarrera elitista horrek. Txarrena jarrera hau oso normalizatua dagoela da baina beno.

Zein esango zenuke dela zure abestirik gogokoena.

La Haine, dudarik gabe. Abesti hori maite dut.

Zergatik?

Bideoklipa hoberena da nire ustez eta asko transmititzen du abesti horrek. Rabia, amorrua, deserosotasuna, atsekabetasuna … . Sentimendu askoren nahastea da. Gainera oso eroso sentitu nintzen abestia nola geratu zen ikusi nuenean.

Lan bat bukatutakoan sentitzen den poztasun hori garrantzitsua da, ez?

Noski, hori gabe ezinezkoa da aurrera jarraitzea. Azkenean nik hau disfrutatu egiten dudalako egiten dut, ez dut fama ez ezer lortu nahi. Abesti bat bukatu eta lagunei edo amari erakusteko gogoak amaitzen zaizkidanean, musika egiteari utziko diot.

Hemen daukazue Hoferen abesti arrakastatsuena, disfrutau!

Post tags:
Post a Comment

You don't have permission to register